We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Baninduaien kantatzera (I)

by Antuxuna

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

1.
Baninduaien kantatzera oro gezurren erraitera: zaldi zuri bat ikusi nuen Sevillatik Baionara. Nik nere begiz ikusi dut sagua gitarra jotzen arratoinen bat saltua gora katua argi egiten. ++++++ Ara nora joan ziran amalau nobio zortzi mediku eta lau botikario Zazpi kintalekoak zortzi armario gizon batek a putso bizkarrera igo Lau arrautza zituen, zazpi talo yaki, txantxangorri batenak sei libra tripaki Baiak irina igo, errotak eraulki gainibetak erre ta labeak ebaki. Itsasoan ari dira arbolak aldatzen, itsuak ikusi du etxea erretzen hankamotza korrika ura karriatzen Mutua berriz ari da jendiari deitzen. Gizon bat ikusi det irureun urtetan marinel dabilela ontziko soketan. Haren aitona berriz itsasoa urketan zapatorde txalupak zeduzkan oinetan
2.
Sastriak eman omen du bertsu bat enetako: Arropak txarrak tudala gizon prestutako. Sastre zirrilda zikin infame kitona, ez dik bada egiten arropak gizona. Gu gexago dakigunak, hemen ixilik gaude.
3.
I Ai ene Maialentxo dontzela dultzia nahi al dezu nerekin korapillatzia? Elkarrekin gaudela joan da denbora pasatzen hasia naiz epeletik gora. II Nik ere hotza bero bihurtzia gura gorituko al degu gure abentura? Sarri jarduten degu hizketa eztitan ea zer entzuten dan maindire azpitan? III Lehen ere deitu dizut dontzella dultzia ta orain nahi al dezu desdontzellatzia? Abia gaitezen bai maindire artea desprintzipa dezadan nere printzipea. IV Desprintzipatuko naiz ene poxpolina irekitzen badezu zure krabelina Nik ez dizut itxiko ez krabelinikan baina ez da irtengo odol urdinikan. V Ez omen du urdina loreak odola xuria bada ere, niri bost axola. Gurea da gorputza gurea da gaba, goitik edo behetikan, non hasiko gara? VI Oker genbiltzan eta ez gabiltza zuzen, ekintzara pasa ta isildu gaitezen. Hizketa jardunean nahiz luzaro kosta, gustora egingo dizut belarrian koxka.
4.
Lehenengotxu hori punta behatz hori beste guztien artean trokotza dun hori, trokotza dun hori. Trun laraila.... Bigarrentxu.....bixkorra Hirugarrentxo.... luzea Laugarrentxu....lerdoa Bostgarrentxu....txar-txarra
5.
Emazurtz jaio nintzen lurraren erdira Pobreen esperantzak benetan zein dira? Ama urrikariak hala zidan esan esperantza guztiak hil zirela gerran. Baina inoren zorrik Ez dut ordainduko, Neure etorkizunak Ditut apainduko. Ezkondu nintzanean bost gona nituen bi baituran jarrita bi saldi nituen soinean daukadana txito daukat zaharra barriak egiteko ezperantza txarra Bizi oi nintzanian ugazabanian txokolatia neukan gorderik kofrian txololatia eta halan beste asko gorderik oi nituen behar nebaneko. Azak eta borrajak olioz beterik ezin jan oi nituen nintzala bakarrik ezkondu eta gero urtebete gabe porrusaldea neukan oliorik gabe Sentxu bat sabelean beste besoan gizona tabernan ta artoa auzoan hiru ilinki ketsu suaren ondoan haren datorrenean hirurak lepoan Orrako gizok hori dot neure senarra sarritan ekarten deuzt begira negarra jaso al balitzake jaso ahal ez dana laster salduko neuke nik nere senarra Ezkondu nintzala ia dira urte bi eztiot kontsejurik emoten inori gazteak entzun dozu neure kontsejua laster garbatu jata niri ezkondua
6.
Belea dago haitzean beretzat zorigaitzean balazo gaiztok azertauko al dik atzeko zulo beltzean. Apezak eta fraileak hegal gabeko beleak jende engaina zaleak. Haiek dirua asko dute ta goseak hiltzen pobreak haiek andreak gordeak guenak bainan hobeak horra jaun hoien legea. Subia dabil errest errest bere bizia biharrez horra hor herriko auzapeza bular artea zilarrez. Subia dabil errest errest bere bizia biharrez horra hor herriko auzapeza begiak urre botonez.
7.
Ez zuela nahi, ez zuela nahi atean atzean ez zuela nahi, ganbaran bai, ganbaran bai (X2) Mal gobierno etxean, zakurran potroak eltzean. Ez zuela nahi, ez zuela nahi atean atzean ez zuela nahi, ganbaran bai, ganbaran bai.. JA_Haren esanak konplitzeko hartu nun hainbeste beta aurre ta atze, gain eta azpi probatu nuen daneta Gaur gauean argirik gabe, jo zaK larrua beldurrik gabe... Gaur ilunean argiakin, kontuz ibili zakilakin. Gaur gauean argirik gabe, jo zan larrua beldurrik gabe... Gaur ilunean argiakin, kontuz ibili aluakin. A_Nere nobijuaren ixenak dezente: Antonio, Jeronimo, Pascual, Vicente. JA_Udaberria da ta Manuela bero pozik emango luke eskatu ezkero. A_Neure nobixotxuek izena du Batxi ona bada artu te txarra bada itxi JA_Iñork eskatzen ez eta eskeintzeko lotsa alperrik galtzen dauka bere santu motza A_Errekaldeko Madalenak haretxek omen dik zabalena... Ta Errekaldeko Xixilik hark eiten omen din isilik JA_Altzolako neskamotza hamalau erralde haretxek eskaintzen du larrua debalde JA_Iñularrian garai onakin baldin etortzen bazera nik gonak altxa zuk prakak jetxi biok konponduko gera A_Gizasemien hankatarteko txortena ta koxkalluk hoiek dirala esaten dute emakumien jostalluk A_Igaz ogei urte ta aurten hemeretzi zeuria izango naz bijar edo etzi JA_Esango nuke baina esatea lotsa mekaguen la puñeta hauek dek neska motza
8.
Trikitiya 09:49
Araco ainchinaco bioen contuac ijil egonagatic ezdauzcat aztuac Badakit zagozala kortiña artian, neure koplak entzuten kamixa utsian. Gaztia aide-aide soiñua danian, ez gero damu izan ixildu danian. Gaztiak badakizu zelan dantzan egin, burua zuti-zutik ta ankari eragin Ekin ekin gazteak billurrik bagarik, il da Barrabas eta ez dao infernurik. Ankak ariñek eta ipurdia pisu, atzetik dagon orrek parre egiten dizu. Gaztiok zoro-zoro, neu ere izan naiz, gaztetako kontuak aztuta bizi naiz. Iru gona soñean atorrarik gabe, plazan dantzatuko da axolarik gabe. Eztia ta koipea lengusuak dira oraingo mutiltxoak barritxuak dira. Txikitxo polit ori, norena, norena? Norena izango naiz? Aitena ta Amena. Mutil bekosko astun begiya logura, baietz uste dek baiño ez nauk ire gura. Ederra zariela pentsatzen al dezu? Ispillu faltxu orrek engaiñatzen zaitu. Ederra ta galanta biak leku baten, ona ta aberatsa zailla da billatzen. Zuriak eta beltzak basuan ardiyak, zuk ere ez dituzu bentaja guztiyak. Erreka bazterreko lilio lorea. Ez naz ederra baiña bai ederzalea. Ederrak bi balio diferentiak lau, orrela dabilenak obia behar dau. Esango nuke baña lotsa naiz esaten, x2 orrako neska orrek dakiela edaten. Egunez ere baita gabian geiago, x2 baso txikitik baño anditik naiago. Iturrira joanda laster da etorri, an dauzen mutilekaz tardau ez baledi. An dauzen mutil orrein errosarioa Birjina Santa Klara Erriojakoa. Ilunkaria da ta goazen etxera, ez gera ez etorri ementxe egotera. Gaubean erroldan da goxean logure, zu ez zara maitea osasunan gure. Neskatxa batek ditu amalau nobiyo, zortzi konpiteruak sei botikario. Pobrieri despira eman omen diyo, ta gero aberatsak esan diyo ariyo. Gizonak gura badau euki deskantsua, andrea artu daiala zaarra ta antzua. Onako lotsabako lotsa ez dozuna, ia galdu deustazu nire osasuna. Orozkoko errian, atean atean, amaika neska mutil alperrik galtzean. Amorebietako bizi-alarguna, bakarrik egon barik artuizu laguna. Eibarko neskatillak titi biribilak, andik beratxuago saiatu mutilak. Bederatzi andrazkok egin dabe juntia, zelan obeto sartu txintxillan puntia. Gaztiek esan zeben olioz untauta, atso zaharrek, berriz, gogor bultzatuta. Amar neska-mutillek egin dabe juntia, zeiñek leenago sartu pitilin puntia. Sentalla ta barrabas karako ta koño kakartean sartu naz eperzuloraino. Jentia emen dabil firri eta farra, biba mokordue ta biba kakazarra. Neuk ikusi nituban san Juan gabean, Txomin eta Bartolo tabernako atian. Ormia zalakuan batak bestiari txixe egitten eutsen praketan alkarri. Ama, nai balin baizu mutilik erosi, eliz'atian badire txanponian zortzi. Onal balin badira, eztira garesti; gaiztok balin badire, probatu ta utzi. Agure zar-zar batek geure amari mandatu egin dio bear nauela ni. Gure amak errepuesta nola'man baitaki; etxian badauela agurerik aski. Gure ume txikerra Ferrolera doa, okerren banderea aurrien daroa. Ez da ebirik sartzen ari ez danean, ez da aizerik ere ez dabillenean. Jayo nintzan eta gure neuke bixi; ikusi gura ez nabenak begi bijak itxi. Zurijak zuri dira neu naiz baltzerana, kolore perpetua baltzeranena da. Alperrik izango dira etxian aserre ez nabe mudatuko iltzen ez banabe. Il eginda gero be aurkitzen banabe, lengo itzetan firme billatuko nabe. Dakiran bazter batek baleki berbetan, ez leuke, ziur, falta mill' urtin zer esan. Maittien zaiñ testigu Ama-Illargia, ixila ez balitza zer kontu illaria Alperrik egiteko egin det naiko lan, bañan txoririk ez det sartuko kayolan. Alperrik izango naiz langile abillena, ezta aberastuko duan dabillena. Atsoa ta agurea etxe txiki baten aguardientea saltzen pitxer txiki baten. Eztarri txarra daukat bularra txarrago, egin det naikua ta ezin det geiago. Ezin gehiago ta egin det nahikua eztarri txarra daukat bularra txarraua.

about

Folk teknologiko-elektroniko emanaldia: abesti zaharrak teknologia berriekin birsortuz.

Abesti zaharrak molde eta sonoritate berrietan, "folklorismotik" at. Iturri zaharreko ur berria.

Iturri ezberdinetara jo dut ikerketa egiterakoan: liburuak, aldizkariak, abesti bildumak, diskoak, interneteko artxibo ezberdinak...Bertan hainbat material errepikatzen zela ohartu naiz eta baita pieza eder askoekin topo egin ere.

Esku artean hainbeste materialekin, beti ere ahal bezain ongi dokumentaturik eta sormen nahiz konposaketari aterik ez ixteko, letrei dagokienez batik bat, nahaste eta aldaketak egin ditut gehien komeni zaidan moldaketa lortzeko.

Musikan, partitura zein bestelako erregistrotan zegoen melodia errespetatu dut, baina ez eraikuntza eta armoniarik.

Ikusizkoei dagokienez, musikak mugitzen ditu eta abstraktuak dira, folklorismotik ihes egin eta XXI.mendeko estetikarekin nahasteko.

Hartu zure antuxuna eta gozatu ur berriaz! Topa!

credits

released October 26, 2022

Mila esker:
------------Patxusi eskeinitako laguntza guztiagatik
------------Soinuenea Fundazioari museoko instrumentuen audioak erabiltzen uzteagatik

Ahots gonbidatuak:
----------------------Entrexatak
----------------------Jaione Cordoba
----------------------Mirari Alkorta Lizaso "Milagrox"
----------------------Eneritz Furyak

Konponketak
Grabaketak
Nahasketak
Masterra
---------------Antuxuna

Diseinua:
----------Garoa Ilustrazioak
----------Antuxuna

license

tags

about

Antuxuna Zumaia, Spain

#Lagun diezaiegun:
*emakumeei plazaratzen
*artistei duin bizitzen
*artistei kalitatezko proiektu zintzoak kaleratzen
*euskal kulturari bizitzen
*gizarteari eklektikoa izaten

#Erabili ditzagun baliabide teknologikoak kulturaren mesedetan
... more

contact / help

Contact Antuxuna

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like Antuxuna, you may also like: